Aurreko ikasturtea amaitu, udara igaro, ikasturte berria hasi…eta oraindik hitz berririk argitaratu gabe txoko txiki honetan. Baina ez pentsa idazteari utzi diodanik, oraindik aurkitzen baitut denbora preziaturik nire pentsamenduak idazteko eta. Beraz, saiatuko naiz pixkanaka-pixkanaka ea txoko txiki honek barkatzen didan denbora luze batez baztertu izanaz. Ez da, ordea, nire zeregina bakarrik izango, beti esan izan ohi dudan bezala, zuen laguntza beharko dut, barkamen bat irabazteko baldin bada ere.
Bazen garaia esango luke baten batek…
Escrito en General
NOCTURNE
Honezkero hainbat urte pasa dira
Azkeneko elkartzetik,
Zu izan zinen nire lehenengo maitalea,
Ni izan nintzen beste batekin
Alde egin zuena,
Zu hauts artean bazterturik
Utzi zintuena.
Gaur, ordea,
Aspaldian ez bezala
Denborak nirekin egotea erabaki du,
Eta zuretaz oroitu naiz,
Ez da kasualitatea izan.
Eroso jarri zaitut,
Laztan batzuk ere egin dizkizut,
Eta lehen bezain leun eta goxo
Jarraitzen duzula ohartu naiz.
Guztiek amesten duten nortasuna mantentzen duzu
Besteengandik bereizgarri egiten zaituzten
Zure kolore zuri eta beltz
Bakunekin.
Gure euskalkiari izkin egin eta
Iparraldekoek dioten bezala,
Gauzak gustuko izatetik maitatzen
Direnen espaloira pasa naiz,
Eta ikaragarri maite dut
Begiak itxi eta zurekin jolasten hastea,
Ez dago zuk bezalako doinu
Eder eta sakonik sortzen duenik.
Buruko amaraunak askatzen dizkidazu
Malko lotsatiak atereaz
Eta
Behar nuen berriz ere elkarrekin egotea
Mozartek zer sentitzen zuen gogoratzea.
Escrito en Poesiak
Ostirala
Ostiralean Hotel eta Inoren Ero Ni taldeak ikustera joan nintzen Urnietara. Ez nituen sekula entzun ez bata eta ez bestea, baina nire lagun batek kritika onak egin zizkidan. Aurrena Hotel taldeak jo zuen, hiru pertsonek osatzen dute taldea eta harrigarria da kantuei ematen dioten indarra. Erritmo ezberdinak uztartzen dituzte eta musika puskatua bezala definitzen ditut. Kantuaren hegaldira eramaten dute entzulea melodia atsegin bat sortuz.
Zerbeza bat hartzera irten eta itzultzean Inoren Ero Ni-ko taldekideak jada eszenatokian zeuden. Ederra. Musikak gorputza kolpatzen zidan eta abeslariak sentimendu guztiak transmititzen zituen. Show bikaña.
Asteko neke guztia, isilpean gordetako hitzak eta sortzen den borroka kanporatzeko bide bat da niretzat horrelako kontzertuak ikustea. Desaogatzen eta plazerrez betetzen nauen droga da. Beste mundu batera eramaten nau, txikizioaren mundura. Nire buruarekin solasteko eta egoteko momentua.
Musikak aurkitzen ditu hitzez adierazi ezin diren sentimenduak.
Escrito en General
zerbeza feriyan!!
Urtero Zarautzen zerbeza feriya antolatzea aste santutan, eta aurtenguan jotzeko aukera eman digue. Inagurazio egunian jo genun eta oso gustoa geatu ziala ta larunbatian berriz jotzeko esantziguen.
Sekulakua izantzan, hainbeste jende(700pertsona inguru) gure abestiak kantatzen ikustiak…pfff hitzik gabe lagatzeizu, hala gertau zitzaiten behintzat nei. Earki pasa genun, bai tabalau ganian geundenak eta baita mahietan zeudenak ere, iñoiz baño gehio disfrutau genun, ta zerbeza gogotik ean genun. Ea hurrengo urtian beste aukeran bat emateiguen!!!

Escrito en General
Jakintasunaren eta ezjakintasunaren arteko haria
Ez dakit egokia ote den
Sentitzen dudana
Guztion ispiluen aurrean jartzea.
Ez dakit ideia hobea den
Sentitzen dudana
Zure eskuetan jartzea.
Imajinazioaren munduan hegan eginez
Egoerak eta momentuak sortzen ditut
Elkarrekin gaudela pentsatu nahi izaten dut,
Nire kitarraren doinuaz apaindu nahi zaitut
Eta muxuez jantzi.
Olatuek itxaso erdira joatea
Eragozten didate,
Agian,
Olatuen ahoan
Barealdiaren zain egon beharko dut
Bob Dylanen, “Blowing in the wind”
Abestiaren estribilloa abestuz.
Edo agian,
Sentimenduen kateak apurtu
Eta korrontearen aurka
igeri egin beharko dut
zuregana iristeko.
Ez dakit,
Ez dakit zainetan daramatzadan ene sentimenduak
Zure eskuko marretan idatziak dauden.
Ez dakit ezta,
Nere begiak irakur ditzazun nahi ote dudan,
Baina,
Badakit, ordea,
Idazten dudana sentitzen dudala
Eta zuk irakurtzea nahi dudala.
Escrito en General
Lasaitasun berdingabea
Hau da hau lasaitasuna.
abenduko egun eguzkitsua da,
egunaren erdiko partea,
malekoian bakarrik aurkitze naiz
eta itsasoak bere edertasun eta
lasaitasun osoa neuri eskeintzen dit.
Nire momentua da,
hainbeste denbora une honen zain…
merezi zuen itxaroteak.
Itxasoa bare-bare dago bere urdintasuna zeruari kutsatuz,
ez dut imajinatzen zerurik gabeko itxasorik,
ezta olatuek eztanda egiten ez duten itsasertzik
edo bitsak estaltzen ez duen oinatzik…
Haizeak nire pentsamenduetatik esnatzen nau
hondar hareak nahasiz eta udazkeneko azken
hostoak eramanaz.
Eguzkiak ez nau askorik goxatzen, baina ez dut beharrik ere,
une hau baita barrutik eraberritze nauena,
zein ederra, bikaina eta bakarra.
Olatuek sortutako musikarekin
begiak itxi eta amesten jarraituko dut.
Escrito en Poesiak
Denbora hila
Bolaluma hartu eta
hemen ari naiz, bakarrik,
orri birziklatu batean
zentzurik gabeko zirriborroak eginaz,
agian, nire bizitza irudikatuz,
ezertarako gogorik gabe,
atsekabetuta eta nekatuta.
Pentsatzeko ere indarrik ez,
umorea lapurtu baliran
errudunaren bila.
Ahoan, zaporea aspaldi galdu duen
txiklea jira eta bira,
masailezurrak alferrik nekatuz.
Begirada, iparrik gabe,
irratiko musikak
begien aurrean dudana
aienatzen du
eta buruan ditudan irudi gardenak
ihes egiten dute.
Lehiotik gaua iritsi dela
ikusi daiteke, baina
erlojuko orratzen hotsek, ordea,
amaiezina dela diote
“tik-tak tik-tak” oihukatuz.
Gorroto dut momentu hau.
Escrito en Poesiak
praktikak- 1.eguna
Ikastolara joan naiz eta berehala dagokidan gelara gidatu naute. Sartu eta irakaslerarekin topo egin dut, Olatzekin. Lehengo inpresioa ona izan da, neska gaztea eta oso maitagarria. Sartzen zen haur bakoitza agurtzen zuen muxu batekin oporren osteko ongi etorria eginez eta ondoren, banan-banan aurkezten nau. Haurren eta nere arteko kontaktua bortitza eta hotza ez izateko, elkar aurkeztu ondoren aurreko urteko praktikagilea oroitarazten zien, ideia bat ezin dezaten. Guztiek ondo eta gusto handiz onartu naute baina haur bat izutu egin da, Olatz ordezkatuko nuenaren beldur baitzen nahiz eta ondoren oso gustora egon nirekin.
Jolas librean ibili dira eta irakaslea hainbat gauza azaltzen joan zait, baita ikasle bakoitzaren izaera eta ezaugarriak ere. 23 haur daude, 12 mutil eta 11 neska. Alde batetik, mutil batzuk mugitu xamarrak dira, tartean bat atentzioa deitzeko joera duena, eta neska batzuk sorgin xamarrak; bestetik ordea, neska beltzaran polit bat dago, Etiopiakoa, eta baita Errepublika Dominikanako beste bat ere. Azkenengo honek, egun batzuk barru bertara itzuli behar du hilabete terdi pasatzera, han dagoen bere aitak horrela nahi duelako.
Jolas librearen ondoren, ingeleseko irakaslea etorri da eta ni eta Olatz irakasle gelara joan gara pixka bat elkar ezagutzera. Ordu erdiz jardun dute ingelesez hitz egiten eta ondoren berriz gu sartu gara. Guztiok borobilan exeri eta haur bakoitzari txandaka, guztiok elkar errespetatu behar garela kontzientziatu ondoren, bere momentua eman die, protagonistak sentitu dira. Haur bakoitzak bere burua aurkeztu du, zein den bere izena eta olentzerok eta erregeek zer ekarri dioten esan digu guztiei. Ondoren ipuiña kontatu du irakasleak, kartulina bakoitzak zenbaki bat zuen eta tarteka nahita ordenez aldetzen zuen beraiek adi egon zitezen.
Ondoren, haur hezkuntzako haur eta irakasle guztiak elkartu gara eta Txapas irakaslea etorri da, musikako irakaslea. Guztiok kantari jardun dugu eta haurrak gustora baino gustorago zeuden. Gelara igo eta denon artean beraien egunerokoa azaldu didate eta ondoren, bakoitzak etxetik fruta bat ekartzen duenez ba olatz eta bion artean, zatiak egin dizkiegu guztiak jan dezaten. Gero, jolas ordua heldu da eta 15minutu egon ostean gelara itzuli gara, haur baten urtebetetze eguna zenez, berari marrazkia egitera.
12.15 batzuk jangelara eta besteak etxera.
Escrito en praktikak
blog berria
Gabonak eztia danantzat hain onak eta nei aurtenguan lana itia tokatu zait, beraz, opor gutxi izan ditut eta ondorioz, idazteko denboaik ez. Iadanik praktiketan hasi naiz ikastolan, lana alde batea utzi gabe, eta oain idazteko dakaten denbora apurra praktiketan egindakuai buruz idazteko erabiltzet. Izenburuak dion bezela, blog berria indet, blog hau ez baitnun pribatizatu nahi eta bestia praktiketaz idazteko bakarrik erabilikoet. Badakit danak ezintzeatela sartu, z pribatizatzeko agindu digue unibertsitatian, baña nahi bazue nere praktiken berri jakin eta blogian sartu, esan nei eta nik agregatuko zaituztet gusto handiz. Helbidia hau da: www.arriaga.wordpress.com
Escrito en Idatziak

