Posteado por: axiarriaga | Junio 24, 2008

NOCTURNE

Honezkero hainbat urte pasa dira

Azkeneko elkartzetik,

Zu izan zinen nire lehenengo maitalea,

Ni izan nintzen beste batekin

Alde egin zuena,

Zu hauts artean bazterturik

Utzi zintuena.

Gaur, ordea,

Aspaldian ez bezala

Denborak nirekin egotea erabaki du,

Eta zuretaz oroitu naiz,

Ez da kasualitatea izan.

Eroso jarri zaitut,

Laztan batzuk ere egin dizkizut,

Eta lehen bezain leun eta goxo

Jarraitzen duzula ohartu naiz.

Guztiek amesten duten nortasuna mantentzen duzu

Besteengandik bereizgarri egiten zaituzten

Zure kolore zuri eta beltz

Bakunekin.

Gure euskalkiari izkin egin eta

Iparraldekoek dioten bezala,

Gauzak gustuko izatetik maitatzen

Direnen espaloira pasa naiz,

Eta ikaragarri maite dut

Begiak itxi eta zurekin jolasten hastea,

Ez dago zuk bezalako doinu

Eder eta sakonik sortzen duenik.

Buruko amaraunak askatzen dizkidazu

Malko lotsatiak atereaz

Eta

Behar nuen berriz ere elkarrekin egotea

Mozartek zer sentitzen zuen gogoratzea.


Respuestas

  1. Ez naiz ni aditua poemen munduan, nahiko baldarra baizik. Hala ere, badakit literaturako historiako poema “on” bat irakurrita ez nukela ulertuko (ez aurrenekoan behintzat).

    “Nocturne” irakurrita, agian momentu artan oso espabilatuta ez nengoelako edota berez motzenekoa naizelako; “me la metiste cruzada”, ez nuen usaindu ere egin irakurritakoaren (entzundakoaren) nodik norakoa.

    Honekin ondorio ezerdin ugari atera genitzake:
    Poesma on bat idatzi duzu eta ez da orain artekoak bezala (balorazio txarrik emateko asmorik gabe) irakurketa soil batean dena barneratzen.
    Ez nuen inondik inora espero poemaren gai honekin topatzea eta ez nintzan gai izan ikusteko.

    Pertsonalki zera esango nuke nik: poesia on baten aurrean jarri naizela (agian hik idatzitako onena), eta gai arraroa duela. Zeñei okurritzezako gai onen inguruan poema bat itia! Nala nai uan ba nik ba hau arrapatzia!

    Bromaz aparte oso ondo ziok.

  2. Iepa flamarike,
    ba nahiko lanpetuta babillek parrandaz parranda!jaja halare ez diat aztu afarie e… 25en jartzeko geatu giñan, baño lekue hondik zehazteke. Azpeitin esan zenduen baño, 25en ez do ezer. Juerga bota nahi izanez geo Ordizia jun leikeu, Santa Anak dia 26en ta… ba, nei igual zat nun juntau, baño in barra zeukiau afarie de dio, txomin txapeleko berriketaldi haiek beize euki barran gae…jaja. aber Josunek ze erantzuten dian ta horren arabera itzengo diau!!!

    bo, eongo gatxik, ta zoze dakianen abixau!!aioooooooo

  3. http://aneayerbe.wordpress.com/2008/07/05/irakas-06/

  4. AXIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII IDATZI ZOZE!!!


Dejar una respuesta

Su respuesta:

Categorías